EAJk euskal Y trenbidearentzat eta tren industriarentzat "onuragarri" jo du garraio komisario berriaren egitasmoa

EAJ-PNVren eurodiputatu eta euro ganberako Garraio batzordeko kide Izaskun Bilbao Barandicak ontzat eman ditu gaur goizean, atzo garraio komisario berriak adierazitako konpromisoak.

EAJk euskal Y trenbidearentzat eta tren industriarentzat 01Urriak
2014
2014 UrriaK 01 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Bere blogean Maros Sefcovic-en agerraldiaz idatzitako kronikan adierazi du europar garraiorako ardatz nagusien eraikuntza bermatzeko proposatu diren neurriak eta estatuetako monopolioen eragozpenak gaindituz, trenbideen merkatua lehiaketa askera irekitzeko hartu diren erabakiak oso onuragarriak izango direla Euskadirentzat eta Europa osoarentzat.

"Euskal Y trenbidearentzako eta Europan lehiatzen diren enpresentzako  arnasa" izenburuko kronikan  ALDE taldeko presidente ordeak zera baloratu du "estatu kideak garraio ardatz nagusietan dituzten inbertsio planak betetzera derrigortzeko neurriak" funtsezko izango dira euskal Y trenbidearentzat, azken bi hamarkadetan ADIF-en kudeaketa okerrean nagusi izan diren inbertsio lehentasunen esleipen ezin okerragoaren mehatxupean egon delarik. Zutoinetatik hasi beharrean, mugaz gaindiko bide zatiak indartzeko lanak, ardatz nagusienak osatzen dituzten bide zatiak eta bereziki abiadura handian, ibilbide zatikatuak egotea eragin du, behar dugun sarea osatzen ez dutenak. Komisario berriak baieztatu du  eskuan dituen baliabide guztiak agortzeko prest dagoela estatu kideak diziplinatzeko, Europa zeharkatzeko garraio sareen inguruan adostutako epe eta baldintzekin amaitu ezean, egitasmoetarako esleitzen zaizkien europar funtsak galtzea barne".

Bilbao Barandicak era berean azpimarratu du komisarioak laugarren trenbide multzoa deritzona osatzeko eta betearazteko hartu duen konpromisoa "ez betetzeak" ondorio txarrak izango dituela "berrikuntza, enplegu,burokrazia eta trenbide sarearen intermodalitatean".

Laugarren trenbide multzoa  deritzona osatzen duten sei txostenetako baten egilea  (Interoperatibotasuna) den heinean, Bilbao Barandikak gogoratu du sei ekimen legegile hauek gaur egun blokeatuta daudela Europar Parlamentuan lehen irakurketan onartuak izan ondoren. Kontseiluak ez du oraindik martxan jarri trenbide merkatuaren gobernu berria arautzeko txostenen inguruko negoziaketa. Ekimen horiek onartzea ezinbestekoa da pertsona eta merkantziak garraiatzeko trenbide garraioaren eskaintza hobetzeko eta trenbideak beste garraio batzuk osatzeko duen gaitasuna hobetzeko (intermodalitatea).  

Indarrean sartzeak eragingo lituzkeen hobekuntzak oso onuragarriak dira trenbide materialaren produktoreentzat, eta  estatuetako konpainia handiei zerbitzu alternatibak eskainiz,lehiatzeko interesa duten ekintzaileentzat. Lehiakortasuna sostengatuko duten oinarriek kalitatezko enplegu harrobia agertzea eragiten dute, lehiakortasun abantailek berrikuntzan  eta teknologia berrien bezeroei zerbitzu eta arreta emateko gestioaren aplikazio intentsiboan oinarritu behar dutelako.

 

Interesatu Zaitez