Balmasedako udalak 65.000 euro familien ekonomiei laguntzeko zuzendu ditu

Balmasedako Udalak 54.500 euro erabiliko ditu gure herriko familia-ekonomiei diru-laguntzak emateko. Zazpi laguntza mota izango dira, eta elkarrekiko bateragarriak izango dira. Kopuru horrez gain, 10.500 euro xedatuko ditu presazko beharrizanei aurre egiteko, eta zenbateko hori zuzeneko emakidaren bidez banatuko da.

Balmasedako  udalak 65.000 euro familien  ekonomiei laguntzeko zuzendu ditu 01Urria 01 |
BBB

PARTEKATU

Laguntza horiek Balmasedan erroldaturik dauden pertsonek eta familia-unitateek jaso ditzakete, baldin eta baliabide ekonomiko bereziak badute. Onuradunak udal erroldan gutxienez hiru urtean erroldaturik egon beharko du, etenik gabe, eta laguntza-eskabidean adierazten duen egoitzan eduki beharko du bere benetako egoitza. Laguntza emateari doakionez, edozelako diru-sarrerak eskuratzen dituzten familiako kide guztien errentak batuz zenbatetsiko da familiaren errenta. 2013. ekitaldikoak konputatuko dira, eta familiaburu bakoitzaren errenta ezin izango da izan 13.000 eurotik gorakoa. Muga hori honela biderkatuko da: hirugarren kidea dagoenean, bider 1,2; laugarren kidea dagoenean, bider 1,3; eta bosgarren kidea dagoenean (edo hortik gora), bider 1,4. Guraso bakarreko familia-unitateei dagokienez, 16.000 eurokoa izango da familiaburuaren gehieneko sarrera-kopurua.

Pertsona eskatzaileek ezin izango dute balio nabarmeneko ondasunik eduki, salbu eta ohiko etxebizitza, garajea eta trastelekua. Halaber, eskabideak aurkezteko eta ebazpenak emateko epea amaitzen den datan udal zerga eta tasa guztiak ordaindurik eduki behar dituzte.

Interesatu Zaitez