Estebanek Rajoy-ri: “Izan zaitez demokrata, egin ezazu britainiar unionisten antzera, eta baimen ezazu Catalunyan galdeketa legala egitea"

Aitor Esteban, diputatuen kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak zera eskatu dio Rajoy-ri " izan zaitez demokrata, egin ezazu britainiar unionisten antzera, eta baimen ezazu Catalunyan galdeketa legala egitea, eragin juridikorik gabe, ordenamendu juridikoarekin ados".

Estebanek Rajoy-ri: “Izan zaitez demokrata, egin ezazu britainiar unionisten antzera, eta baimen ezazu Catalunyan galdeketa legala egitea 17Irailak
2014
2014 IrailaK 17 |
Kongresua

PARTEKATU

Gaurko kontrol bilkuran, Espainiar Gobernuko Presidenteari Eskozian bihar egingo den galdeketan "baietza" nagusi  baldin bada Espainiak hartuko lukeen jarrerari buruz egin dion galderan Aitor Estebanek iragarri duenez "ez litzateke zentzuzkoa izango EBtik  dagoeneko europarrak diren hiritarrak botatzea" eta  jarraian gaineratu du "ez da europar politika ezta demokrata ere, guda zibiletan odolustu diren herrialdeak integratzea eta, aldiz, beren estatusa demokratikoki erabaki nahi izan dutelako, europarrak botatzea".

Estebanek eskoziar auziarekiko dagoen "elkartasun pertsonala" azpimarratu du, "Kontzeptu hori ez da arrotza Espainian, Catalunyan egoera hura  eman zelako 1714 urtean erakundeak  indarrez ezabatuak izan zirenean". Era berean Cameron Lehen Ministroa eta Clegg eta Miliban lider politikoak zoriondu ditu "egiten ari diren ariketa demokratikoagatik" eta Ingalaterrako Erregina zoriondu du "bere neutraltasunagatik". Amaitzeko baieztatu du eskoziar prozesuan "Legebiltzar baten gehiengoaren borondatearekiko errespetua" erakutsi dutela "herriari askatasunez bozkatzeko aukera emanez".

Estebanek Espainiar Gobernuko Presidenteari eskatu dio  "Salmond Lehen Ministroarekin hitz egin ote duen" argitzea "berak elkartu zaretela esan du, eta zuek ukatu egiten duzue" azpimarratu du.

Interesatu Zaitez