Itxaso Atutxa: "BizkaiaGO! ekimenean parte hartzen ari diren pertsonenganako esker ona baino ez daukagu"

Bizkaia Irratian burutu duen elkarrizketan, Bizkai Buru Batzarraren presidentea den Itxaso Atutxak EAJ-PNVren BizkaiaGO! ekimenaz galdetuta adierazi duenez, “oso pozik gaude".

Itxaso Atutxa: 23Urriak
2014
2014 UrriaK 23 |
BBB

PARTEKATU

"Sentsibilitate desberdinetako pertsona asko hurbildu dira parte hartzera eskualdeetatik antolatu ditugun ekimen hauetara eta egin dituzten ekarpenak oso interesgarriak eta balio handikoak dira guretzat. Lekeitio, Barakaldo, Getxo eta Derion egin ditugu, baina otsailera arte beste hainbat ditugu. Esker ona baino ez daukagu. Askatasun osoz hitz egiten dute bertan eta sumatu egiten da” gaineratu du.

ETAk erasotzeari utzi zioneko urtea dela eta, buruzagi abetzaleak Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak hartu ditu eta azaldu duenez, "orain dela hiru urte baino hobeto gaude. Egun hartatik bakea kaleetan sumatzen da. Orain, lana elkarbizitzaren eraikuntzan oinarritu behar dugu, guztion ardura baita. Guztion erantzukizuna da".

Bake Ponentziaz ere aritu da, izan ere, Euzko Alderdi Jeltzalea "Bildu eta PSEren arteko zubi bat baino gehiago" dela esan du Atutxak. "Bake Ponentzia mahai gainean jartzen dugu beti gizarteak beharrezko duen gaia delako. Guztion artean landu beharreko testua da, herri honentzat zutabe garrantzitsua baita".

Aurrekontuei buruz, BBBren presidenteak konfirmatu du "PSErekin akordioa"rekin jarraitzen dutela. "Baina guk alderdi guztiekin akordioak sinatzen saiatzen gara, beti gizartearen onurarako baita. Guztiekin ahalegintzen gara, Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artekoak eredu dira. Bildurekin ere saiatu izan gara, baina ez dugu lortu, aurrekontu sozialak ez direla esan baitigute. Dena den, ez dugu ahaztu behar EAJk aurkeztutako aurrekontuetatik, 2 eurotik 1, gizarte gaietara bideratzen dira".

Bukatzeko eta PPren Bilboko egoitzaren finantziaziori buruz galdetuta, Itxasu Atutxa ez du nahi izan gai horretan sartu. "Gu ez gara joko horretan sartuko. Eurek jakingo dute zer egin behar duten eta eurek kudeatu beharko dute. Baina egia da salaketa horiek epaile batek egin dituela".

Interesatu Zaitez