Rut Martínezek Montoro ministroari “ez dela nor” esan dio ertzain gehiago kontratatu behar den ala ez esateko

Euzko Abertzaleak taldeko Rut Martínez senatariak “ez zu ez zure ministerioa ez zarete nor Segurtasun Batzordeari polizia autonomo gehiago kontratatu ahal duen ala ez esateko”, adierazi dio Ogasun eta Administrazio Publikoetako Cristóbal Montoro ministroari.

Rut Martínezek Montoro ministroari “ez dela nor” esan dio ertzain gehiago kontratatu behar den ala ez esateko 01Urriak
2014
2014 UrriaK 01 |
Senatua

PARTEKATU

“Zure ministerioa ez da nor Eusko Jaurlaritzari esateko aurretiaz Lanerako Eskaintza Publikoa deitu behar duela, eta zuk badakizu”, aurpegiratu dio.

Gobernuari Kontrola egiteko Osoko Bilkuran, senatari bizkaitarrak onartu egin du 21.6 artikuluak irtenbidea emango liokeela Segurtasun Sailari LEP hori egin ahal izateko. Horren bitartez, Ertzaintzaren eskaintzan kontuan hartu ahal izango lituzke Jaurlaritzaren lehentasunezko beste sail batzuei dagozkien lanpostuak, ministerioaren lege proiektuak onartzen dituen irizpide berrien arabera kalkulatuz. Dena dela, Martínezen iritziz, hori egitea “ministerioak alde biko erakunde bati bere irizpidea inposatu ahal diola onartzea litzateke, polizia autonomikoaren zuzkidurak erabakitzeko duen eskumena duen erakundeari”. Erakunde hori Segurtasun Batzordea da, eta bertan Estatuko Gobernuak badu bere lekua Barne Ministerioaren bitartez.

Senatari jeltzalearen iritziz, Ministroak “ez daki zer suposatzen duen Ertzaintza handitzearen kontra bere ministerioak jarritako helegiteak”. Bere agerraldian, Martínezek gogoratu dio ministroari Polizia Autonomikoak 8.000 pertsonako gehienezko langileria aurreikusita duela, “Eusko Legebiltzarrak adostutako kopurua Euskadiko segurtasuna gaur egun behar den moduan gorde eta mantentzeko”. Erabaki horretan, “hain zuzen ere, Alderdi Popularra izan zen Segurtasun Batzordean esan zuena gutxienez 8.000 agente izan behar zirela”.

Senatariak Montoro ministroari gonbitea egin zion elkar ulertzeko omen duen borondate hori bihar erakusteko Omnibus proiektuari Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztuko duen helegitea onartuz. Honen bitartez, eskatuko dute Ertzaintzari ere aplikatzeko Estatuko zenbait Indar Armaturi ezarriko zaizkien erreposizio tasen gehikuntza. “Segurtasun Batzordeak hartutako erabakiak errespetatzea exijitzen dugu”.

Interesatu Zaitez